Garibai aroztegian mota guztietako zurgintza-lanak egiten ditugu, estandarrak eta pertsonalizatuak, arkitektoen, dekoratzaileen edo partikularren diseinuen arabera.

Garibai aroztegiaren helburua bezeroak artatu eta asebetetzea da. Bezeroari kalitatea eta eraginkortasuna eskaintzea da gure lan egiteko modua.

Etengabeko hobekuntzan ari gara, eta exijentzia maila altuari eusten diogu kalitate-politiketan. K-21 arauari jarraiki, kalitatea kudeatzeko sistema ezarria daukagu.

Enpresak, 1978an sortu zenetik, garapen handia izan du. Hainbat leku-aldaketa eta handitze egin ditu, eta 1000 m²-ko instalazioak izatera heldu da.