Zuraren abantailak zure etxean

Zurezkoak izan dira gure baserri dotoreenen zimenduak eta biomasari esker zura da, gaur egun, energia iturri nagusietako bat etxeak berotzeko. Baina, onura horiez gain, material honek baditu hiru abantaila handi, eta horregatik oso gomendagarria da gure etxeetan egotea.

Estetika
Zura material organikoa da, noblea, beroa eta gertukoa. Zura ikustea eta ukitzea atsegingarri zaigu, eta handitu egiten du etxeko kalitate eta konfort sentsazioa.

Isolatzailea
Oso material moldagarria da. Bere ezaugarri naturalengatik etxeko isiltasuna eta tenperatura gordetzeko oso egokia da. Isolatzaile aparta da, kanpoko zaratak etxe barrura sartzea eragozten baitu.

Ekologikoa
Ekologikoa izatea da, inolako zalantzarik gabe, zuraren balio nagusia. Izan ere, etxebizitzen eraikuntzan erabiltzen den materialik jasangarriena da. Bestalde, material hau ekoizteak eta mantentzeak ez du energiaren kontsumo intentsiboa eskatzen, eta gainera guztiz birziklagarria da. Horrela, aldaketa klimatikoak eragindako ondorioen aurka egiten laguntzen du.

Zurak, beraz, nahitaez egon beharko luke gure etxeetan, ugariak baitira eskaintzen dituen abantailak.

PDF Deskarga